Arreta! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologia erabiltzen du.

Ez baduzu, zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu, bere erabilera onartzen duzu. Irakurri gehiago

Ados

Eskauten abantailak

KOSKORRAK

Oinarri ona duelako
Kanpaleku eta irtenaldiak dibertigarriak direlako
Monitoreak oso majuak direlako
Primeran pasatzen dudalako

OINARINAK

Larunbatero elkartu egiten gara jarduerak egiteko, gauza berriak ikasteko eta behar duen jendeari laguntzeko. Eskaut taldean lagun pila egiten dugu eta haiekin erlazionatzen gara bai taldean bai taldetik kanpo.
Batzuetan txangoak egiten ditugu eta gabonetan, aste santuan eta udan kanpalekuetara goaz eta leku berriak ezagutzen ditugu.

ARDURADUNAK

Bizitzeko era desberdin batengatik apustu egiten dugu eta bertan, jokoa dela medio ikasi egiten dugu eta irakasten trebatzen gara, natura izanik markoa. Eskaut izateak abantaila ugari ditu; abentura asko bizi egiten dira, beste era batean ezinezkoa izango ziratekeen esperientziak bizi egiten dira, benetako lagunak egiten dira, izugarrizko dibertsio eta giroa dago, mundu osoko jendea ezagutzeko aukera dago, pertsona kritiko eta aktiboak osatzen dira, gainera primeran pasatzen dugu! Guk gure estiloa dugu! zergatik ez da zurea?