Arreta! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologia erabiltzen du.

Ez baduzu, zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu, bere erabilera onartzen duzu. Irakurri gehiago

Ados

Ideologia

Ama Lur Eskautak Astialdian egiten duen lan hezitzailearen bidez, eskaut metodologiaren bidez, Portugaleteko asti zarea eratzen duten beste taldeen eguneroko lanarekin, Euskal Herriko herri eta gure auzoan hobetzea helburu duen, irabazi asmorik gabeko elkartea da. Ama Lur Eskautakek, 1982. urtetik hona, 7 eta 19 urte bitarteko haur eta gazteekin modu eraginkor eta erakargarri batean garatzen du bere lan hezitzailea.

Errealitatearen irakurketa fededun batetik abiatuz, kide guztien partaidetzaren bidez, gizarte zuzenago eta elkarlaguntzaileago bat lortzea da gure erronka. Hirian, herrian, auzoan, eta batez ere Naturan, eskaut taldearen egunerokoa jolasa, etengabeko aurkikuntza, norbere kudeaketa, taldeko bizitza, ospakizuna eta jaia da. Taldeko bizitzan barneturik, gurasoek ere parte hartzeko aukera duten, haur eta gazteentzako abentura da. Taldeko bizitzan barneturik, gurasoek ere parte hartzeko aukera duten, haur eta gazteentzako abentura da.

Guzti honetarako Ama Lur Eskautakek pertsona arduratsuak ditu, eguneroko konpromezua eta arduretatik abiatuz, taldean lan hezitzailea aurrera eramango duten begirale prestatuak, hezituak eta tituludunak.

Eguneroko eta asteburuko irteerak, kanpaldiak, Olentzeroa, ihauteriak, antzerki jaialdiak, jolasak auzoan, tailerrak, kirola... eskaut talde batean egiten diren ekintzetako bakar batzuk dira. Zugandik gertu dagoen eskaut talde bat: auzoan, herrian, parrokia... ZURE ondoan, ZU zerbitzatzeko.